XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Continuidad de los parques zen ipuinaren izenburua; izenburu neutroa, hotza, ez oso iradokorra.

Baina aitonak segituan ahantzi zuen lehen inpresio txar hura eta erabat harrapatu zuen ipuinaren ilusioak: gizon batek, bere eserleku faboritoan eserita, ate nagusiari bizkar emanez, nobela baten azken kapituluak irakurtzen ditu arratseko azken argi otxanean.

Aitona, lerroz lerro, gizonak pasioz irakurtzen duen nobelan azaltzen diren heroeen gorabeherekin harrapatua sentitzen da: bi maitaleen pasio historia bat kontatzen da, nola deliberatzen duten, musu eta laztanen artean, azken erabakia.

Dena prest daukate: koartadak, azareak, balizko huts egiteak.

Maitaleek gainean dute iluntzea banatzen direnean...

Aitonak, ipuinean azaltzen den irakurlearen antzera, ezin dio irakurketari utzi; azken parrafoa baizik ez zaio gelditzen: gizon-maitaleak bularrean ezkutatzen du sastagaia.

Ez du etxerik ezagutzen baina bere maiteak zehatz-mehatz adierazi dizkio xehetasun guztiak.

Eta zakurrek, maitaleak lorategia zeharkatzean, ez dute zaunkarik egingo, eta maiordomoa noski ez dago etxean.